hedabideak eta zerbitzuak
BERRIA Taldea, Euskarazko Komunikazio Taldearen (EKT) marka eta irudi berria da. EKT 2003. urtean sortu zen, Egunkaria itxi ostean, lehenbailehen euskarazko egunkari nazional bat sortzeko xedez. 2003an martxan jarri zenetik euskarazko komunikazio eremua indartu eta sendotzea izan da BERRIA Taldearen egitekoa: euskarazko hedabideak sortu eta garatu; euskarazko hedabideen behar bezalako garapenerako kultur eta industria egitura antolatzea. BERRIA Taldeak bi atal nagusi ditu: BERRIA Hedabideak eta BIDERA Zerbitzuak. Beste urrats bat 2003an martxan jarritako proiektua sendotu, indartu eta zabaldu nahian.